Lesakako Udal Kiroldegian harro gaude gure instalazioan behar ezberdinetara egokitzeko diseinatutako bono aukerak eskaintzeaz. Malgutasuna nahiago dutenentzat, eta noizean behin bisitatu nahi gaituztenentzat, eguneroko sarrerak erosteko aukera eskaintzen dugu. Txartel hauek bertan eros daitezke, gure instalazioetara konpromisorik gabe sartzeko erosotasuna emanez. Bertan beti prest gaude zure eguneroko sarrera lortzen laguntzeko eta gure kiroldegian zure esperientzia guztiz gozagarria izan dadin ziurtatzeko. Laster ongi etorria ematea espero dugu!
Lesakako Udal Kiroldegian gure erabiltzaileen banakako eta familiako beharrak asetzeko aukera anitzak eskaintzearen garrantziari erreparatzen diogu.
BONO MOTA | ADINA | MATRIKULA | Zerbitzu Bat | AUKERAN: 2 Zerbitzurako Gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
URTEKO BONOA | HAURRAK (4-10) | 69,74€ | 17,01€ | ||
GAZTEAK (11-15) | 87,58€ | 22,23€ | |||
HELDUAK (16-64) | 117,13€ | 31,53€ | 8,04€ | 3,35€ | |
BERTZEAK | 87,04€ | 21,11€ | 8,04€ | 3,35€ | |
URTEKO BONO FAMILIARRA | HAURRAK (4-9) | 62,77€ | 0,00€ | ||
HAURRAK (10) | 62,77€ | 17,01€ | |||
GAZTEAK (11-15) | 78,83€ | 22,23€ | |||
HELDUAK (16-64) | 105,41€ | 31,53€ | 8,04€ | 3,35€ | |
BERTZEAK | 78,34€ | 21,11€ | 8,04€ | 3,35€ | |
NEGUKO BONOA | HAURRAK (4-10) | 69,74€ | 20,45€ | ||
GAZTEAK (11-15) | 87,58€ | 25,73€ | |||
HELDUAK (16-64) | 117,13€ | 34,56€ | 10,18€ | 3,35€ | |
BERTZEAK | 87,04€ | 24,54€ | 10,18€ | 3,35€ | |
HILABETEKO BONOA | HAURRAK (4-10) | 0,00€ | 43,50€ | ||
GAZTEAK (11-15) | 0,00€ | 53,00€ | |||
HELDUAK (16-64) | 0,00€ | 70,00€ | 10,18€ | ||
BERTZEAK | 0,00€ | 52,25€ | 10,18€ | ||
UDAKO BONOA | HAURRAK (4-10) | 0,00€ | 64,00€ | ||
GAZTEAK (11-15) | 0,00€ | 86,00€ | |||
HELDUAK (16-64) | 0,00€ | 98,00€ | 10,18€ | ||
BERTZEAK | 0,00€ | 85,00€ | 10,18€ |
BONO FAMILIARRA:
– Urteko bonoan bakarrik aplikatu daiteke
– Derrigorrez senar emazte edo izatezko bikote izan behar da. Bertan, izan ditzaketen seme alabak sartuko lirateke, guztiek kontu korronte berdina edukiz.
ABANTAILAK
1- Hasierako sarreran abonatu guztiek %10 eko deskontua edukiko dute.
2- Seme alabek ez dute hilabeteko kuotarik ordainduko 10 urte bete arte.
Urteko eta neguko bonoetan sarrera behin bakarrik ordaintzen da(baldin eta ez den bajarik hartzen), eta hilabeteko kuota kontratatutako hilabete guztietan ordaindu beharko da(urtekoa 12 hilabetez; negukoa 9 hilabetez: irailaren 10etik ekainaren 10era.)
FAMILIA UGARIETAKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIETAKO KIDEEK %20KO DESKONTUA EDUKIKO DUTE INSTALAZIOKO EDOZEIN TARIFETAN: BONOAK, EGUNEKO SARRERAK, AKTIBITATEETAKO TARIFAK…
DERRIGORREZKOA DA FAMILIA UGARIKOEN EDO MONOPARENTALAREN KARNETA AURKEZTEA
Instalazioan eskaintzen ditugun bonoren bat erosten denean, izen emate fitxa behar bezala bete behar da abonatuaren datuekin eta aukeratzen den bono mota argi utziz.
Dokumentu honek ongi azaltzen duen bezala, inskripzio fitxarekin batera N.A.N aren fotokopia eta kontu korrontearen fotokopia (dokumentu ofiziala behar du izan) aurkeztu behar dira urteko zein neguko bonoetan. Hilabeteko bonoa aukeratzen bada, kontu korrontea ez da beharrezkoa. Azkenik, instalazioaren baldintza orokorrak onartzen badira, dokumentua sinatu eta instalazioko harreran aurkeztu beharko da.