Igerilekuko jarduerak, ingurunera egokitzeko edo eta igeriketa estiloak eta egoera fisikoa hobetzeko.
Bizikleta gaineko talde jarduera, bihotz-biriketako hobekuntzarako eta hanketako indarra handitzeko musika erritmo desberdinen euskarriarekin.
Giharreria, erresistentzia, malgutasuna, arnasketaren kontrola eta kontrol mentala entrenatzeko ariketa fisikoen multzoa.
Uraren erresistentziari esker indar orokorra eta mugikortasuna lantzeko egiten den uretako jarduera.
Norbere pisua duten ariketetan oinarritutako jarduera, indarra hobetzeko, etendako elementuetan egindako ariketa funtzionalekin.
Ehunen elastikotasuna lantzeko, gorputzaren jarrera hobetzeko eta zirkulazioa aktibatzeko jarduera.
Koreografiak sortzeko oinarrizko urratsak kateatuta, bihotz-biriketako hobekuntzarako eta koordinaziorako musika euskarria duen talde jarduera.